Harremana

Landako Etorbidea, 6 48200 Durango Bizkaia

Phone: [+34] 94 424 20 23

Web: www.granfondobibetransbizkaia.com

/Txirrindulariarentzako zerbitzuak

Non lo egin

Durangoko turismo-bulegoa.
Egin klik esteka honetan eta ikusi Durangok bisitariei eskaintzen dizkien ostatuak.

Non lo egin

Aldagelak eta Dutxak

Durangoko kiroldegia parte-hartzaileentzat zabalik egongo da.
Durangoko Udalaren babesari esker, txirrindulariek ongi merezitako dutxa beroa hartu ahalko dute, giharrak askatzeko.

Masaje-gunea

Fisioterapeuta talde batek artatuko ditu txirrindulariak.
Txirrindulariek leheneratze-masaje bat jaso ahalko dute, 180 km-ko borroka gogorraren ondoren giharrak askatzeko.

Laguntza-Ibilgailuak

Parte-hartzaileei babesa emateko ibilgailuak.
Antolatzaileen ibilgailuek babestuko dute tropela. Helburu izango dute txirrindulariak eta bizikletak jasotzea, edozein arrazoi dela eta lasterketa bertan behera utzi behar badute.

Laguntza Mekanikoa

4 puntu finko + 5 ibilgailu
Antolatzaileek 4 puntu finko eta 5 mugikor ezarriko dituzte laguntza mekanikoa emateko; horiek oinarrizko konponketak baino ez dituzte egingo.

Osasun-Laguntza

DIAk eskainitako zerbitzua.
DIA arduratuko da lasterketako parte-hartzaileen osasuna zaintzeaz. 2 anbulantzia, antolatzaileen motor medikalizatua, 4 laguntza-ibilgailu eta landa-ospitale bat helmugan izango ditugu parte-hartzaileen osotasuna zaintzeko.

7 anoagune

Antolatzaileek 7 anoagune antolatuko dituzte ibilbide osoan zehar, jasandako higatze fisikoak galarazitako energia berreskuratzeko. Gune horietatik 2 likidoak izango dira, eta beste 5etan janaria ere egongo da.

ANOAGUNEAK LEKUA KM
1 likidoa Eibar 42
2 likidoa + solidoa Etxebarria 58
3 likidoa + solidoa Munitibar 88
4 likidoa + solidoa
Iraupen luzekoentzat bakarrik
Sollube 120
5 likidoa
Iraupen luzekoentzat bakarrik
Gerekiz 143
6 likidoa + solidoa Arriandi 164 I.L.
122 I.E.
7 azkena likidoa + solidoa Urkiola Helmuga

Maillot Korporatiboa

EDIZIO MUGATUKO MAILLOT OFIZIALA EMATEA
Korrikalariak izen-ematean bi maillot-modelotako bat aukeratu ahalko du, TugaWear marka nazionalekoa bata zein bestea: «Race» edo «Platinum» modeloa. Bi maillotak ekoizpen-lineako gama altukoak dira, 73 euroko salmenta-prezioarekin. Bi mailloten arteko desberdintasuna patroia da:

  • Race modeloa: 2018an fabrikatu zen gure 3. edizioko parte-hartzaileentzat. Gorputzari itsatsitako patroiak ditu, tolesak saihesteko. Txirrindulari profesionalen lehiaketetan erabiltzen direnen antzekoa da.
  • Platinum modeloa: Bestearen antzeko kalitatea du, baina gorpuzkera fisiko guztientzako balio du. «Race» modeloarekin alderatuta, patroiak lerro zuzenagoak ditu, eta ez daude hain itsatsita.

Nahitaezkoa izango da frogaren egunean erabiltzea, Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia lehiaketaren erregelamendu ofizialarekin bat etorriz.

>> KONTSULTATU NEURRIAK <<

FITXA TEKNIKOAK
RACE MODELOA
Txirrindularientzako mahuka laburreko maillota, Microfresh ehunez egina. Egokia da tenperatura altuetarako, arina delako eta izerdia kanporatzeko eta azkar lehortzeko gai delako. Egiteko erabili diren ehunak malguak dira; horri esker, bikain egokitzen da gorputzera eta haizearekiko erresistentzia txikiagoa da. Hiru poltsiko ditu atzealdean, baita zerrenda islatzaile bat ere. Ehunen elastikotasunari eta mozketari esker, oso estilizatua da. Gerrian eta mahuketan 40 mm-ko akabera ez-labaingarri eta islatzailea du gorputzera are hobeki egokitzeko.  XS neurritik XXLra eskuragarri.

Race maillota honako ehun hauekin konbina daiteke:
Iron likra:  ukitu bereziki fina eta erresistentzia handia konbinatzen ditu. Iron likra guztiz iragazkorra da; horri esker, hezetasuna azkar ateratzen du eta bizkor lehortzen da. Eguzkiaren UVA eta UVB izpien aurkako babes bikaina eskaintzen du.

POWERSHIELD ehunaren ezaugarri nagusia da bere tamainaren arabera luzatu eta jatorrizko neurrira itzultzeko gaitasun handia duela, propietaterik galdu gabe. Xurgatzeko eta izerdia kanpora ateratzeko gaitasunari esker, kirolariaren azala berehala lehortzen da. Mugimendu-askatasun handia eskaintzen du eta bikain egokitzen da gorputzera, elastikoa eta arina delako.

PLATINUM MODELOA
Txirrindularientzako mahuka laburreko maillota, Microdot 1 ehunez egina. Egokia da tenperatura altuetan erabiltzeko, izerdia kanporatzen baitu eta oso arina baita. Egiteko erabili diren ehunak elastikoak dira; horri esker, bikain egokitzen da gorputzera eta haizearekiko erresistentzia txikiagoa da. Hiru poltsiko ditu atzealdean, eta erdikoak kremailera bat dauka. Gainera, zerrenda islatzaile bat ere badu atzeko aldean. Gerrian eta mahuketan 40 mm-ko akabera ez-labaingarri eta islatzailea du gorputzera are hobeki egokitzeko.  XS neurritik XXLra eskuragarri.

Race maillota honako ehun hauekin konbina daiteke:
Microdot-1: ehun arin eta elastikoa. Zuntzen konfigurazioari esker, jantziak erraz ateratzen du izerdia kanpora. Ehunaren elastikotasunari esker, ezin hobeki egokitzen da atletaren mugimenduetara. Ezaugarri horiei eta azalarekin kontaktuan duen leuntasunari esker, ehun hau benetan erosoa da.

Speed likra: puntuzko ehun bielastikoa; % 81 poliesterra eta % 19 elastana.  ULTRA ARINA: 70 g / m².

Perform sareta:  sareta elastikoa: % 85 poliesterra eta % 25 elastomerra (160 g/m²).

Kronometraje-Txipa

Kronometratutako froga denbora partzialarekin Urkiolan.
Parte-hartzaileen dortsalek kronometraje-txipa izango dute haien denborak erregistratu ahal izateko. Urkiolarako igoera partzial kronometratua izango da, eta, modu askean, korrikalariak kronoeskalada hasi ahalko du.

Esta página web utiliza cookies, propias y de terceros, para mejorar tu visita adaptando la navegación a tus preferencias. Al seguir navegando aceptas nuestra política de cookies. Puedes cambiar la configuración u obtener más información. Aquí

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar