Harremana

Landako Etorbidea, 6 48200 Durango Bizkaia

Phone: [+34] 94 424 20 23

Web: www.granfondobibetransbizkaia.com

/Deskribapena

Ibilbidearen Deskribapena

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
IRAUPEN LUZEKO BIBE TRANSBIZKAIA izango da Bizkaiko iraupen luzeko lehen proba, Jesus Loroño Klasiko Zikloturista antolatzeari utzi ziotenez geroztik. Iraupen luzeko proba horrek Bilbainaren Txirrindularitza Elkarteak 1992 eta 2003 bitartean antolatu zuen proba ekartzen digu gogora. Izan ere, ibilaldi epikoa izan zen hura, estatuko handienetakoen eta gogorrenetakoen artean kokatu zena. Ibilbidea Jesus Loroño txirrindularia, 50eko hamarkadako euskal kirolari mitikoetako bat, omentzeko prestatu zen.

Aurtengoan, BIBEk ibilbide hura ekarri digu gogora, partaideek egutegi zikloturistako probarik indartsuenetako bat bizi dezaten: IRAUPEN LUZEKO BIBE TRANSBIZKAIA.

Zeharkatuko dituen 8 mendateak bilduta, 3.900 metroko desnibel positiboa metatuko du 178 kilometrotan. Prestakuntza fisiko handiko partaideentzako ezaugarriak dira.

Irteera Durangoko “Landako Gunean” izango da, eta Urkiolako Santutegian egongo da amaiera. Talde antolatzaileak zentzuz jokatzeko eskatzen die interesdunei, erronka gogor horri heldu aurretik euren prestakuntza-maila ondo azter dezaten.

Esta página web utiliza cookies, propias y de terceros, para mejorar tu visita adaptando la navegación a tus preferencias. Al seguir navegando aceptas nuestra política de cookies. Puedes cambiar la configuración u obtener más información. Aquí

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar