Project Description

EDIZIO MUGATUKO MAILLOT OFIZIALA EMATEA
Korrikalariak izen-ematean bi maillot-modelotako bat aukeratu ahalko du, TugaWear marka nazionalekoa bata zein bestea: «Race» edo «Platinum» modeloa. Bi maillotak ekoizpen-lineako gama altukoak dira, 73 euroko salmenta-prezioarekin. Bi mailloten arteko desberdintasuna patroia da:

  • Race modeloa: 2018an fabrikatu zen gure 3. edizioko parte-hartzaileentzat. Gorputzari itsatsitako patroiak ditu, tolesak saihesteko. Txirrindulari profesionalen lehiaketetan erabiltzen direnen antzekoa da.
  • Platinum modeloa: Bestearen antzeko kalitatea du, baina gorpuzkera fisiko guztientzako balio du. «Race» modeloarekin alderatuta, patroiak lerro zuzenagoak ditu, eta ez daude hain itsatsita.

Nahitaezkoa izango da frogaren egunean erabiltzea, Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia lehiaketaren erregelamendu ofizialarekin bat etorriz.

>> KONTSULTATU NEURRIAK <<

FITXA TEKNIKOAK
RACE MODELOA
Txirrindularientzako mahuka laburreko maillota, Microfresh ehunez egina. Egokia da tenperatura altuetarako, arina delako eta izerdia kanporatzeko eta azkar lehortzeko gai delako. Egiteko erabili diren ehunak malguak dira; horri esker, bikain egokitzen da gorputzera eta haizearekiko erresistentzia txikiagoa da. Hiru poltsiko ditu atzealdean, baita zerrenda islatzaile bat ere. Ehunen elastikotasunari eta mozketari esker, oso estilizatua da. Gerrian eta mahuketan 40 mm-ko akabera ez-labaingarri eta islatzailea du gorputzera are hobeki egokitzeko.  XS neurritik XXLra eskuragarri.

Race maillota honako ehun hauekin konbina daiteke:
Iron likra:  ukitu bereziki fina eta erresistentzia handia konbinatzen ditu. Iron likra guztiz iragazkorra da; horri esker, hezetasuna azkar ateratzen du eta bizkor lehortzen da. Eguzkiaren UVA eta UVB izpien aurkako babes bikaina eskaintzen du.

POWERSHIELD ehunaren ezaugarri nagusia da bere tamainaren arabera luzatu eta jatorrizko neurrira itzultzeko gaitasun handia duela, propietaterik galdu gabe. Xurgatzeko eta izerdia kanpora ateratzeko gaitasunari esker, kirolariaren azala berehala lehortzen da. Mugimendu-askatasun handia eskaintzen du eta bikain egokitzen da gorputzera, elastikoa eta arina delako.

PLATINUM MODELOA
Txirrindularientzako mahuka laburreko maillota, Microdot 1 ehunez egina. Egokia da tenperatura altuetan erabiltzeko, izerdia kanporatzen baitu eta oso arina baita. Egiteko erabili diren ehunak elastikoak dira; horri esker, bikain egokitzen da gorputzera eta haizearekiko erresistentzia txikiagoa da. Hiru poltsiko ditu atzealdean, eta erdikoak kremailera bat dauka. Gainera, zerrenda islatzaile bat ere badu atzeko aldean. Gerrian eta mahuketan 40 mm-ko akabera ez-labaingarri eta islatzailea du gorputzera are hobeki egokitzeko.  XS neurritik XXLra eskuragarri.

Race maillota honako ehun hauekin konbina daiteke:
Microdot-1: ehun arin eta elastikoa. Zuntzen konfigurazioari esker, jantziak erraz ateratzen du izerdia kanpora. Ehunaren elastikotasunari esker, ezin hobeki egokitzen da atletaren mugimenduetara. Ezaugarri horiei eta azalarekin kontaktuan duen leuntasunari esker, ehun hau benetan erosoa da.

Speed likra: puntuzko ehun bielastikoa; % 81 poliesterra eta % 19 elastana.  ULTRA ARINA: 70 g / m².

Perform sareta:  sareta elastikoa: % 85 poliesterra eta % 25 elastomerra (160 g/m²).