Ibilbidearen Deskribapena
Deskribapena
IRAUPEN LUZEKO BIBE TRANSBIZKAIA izango da Bizkaiko iraupen luzeko lehen proba, Jesus Loroño Klasiko Zikloturista antolatzeari utzi ziotenez geroztik. Iraupen luzeko proba horrek Bilbainaren Txirrindularitza Elkarteak 1992 eta 2003 bitartean antolatu zuen proba ekartzen digu gogora. Izan ere, ibilaldi epikoa izan zen hura, estatuko handienetakoen eta gogorrenetakoen artean kokatu zena. Ibilbidea Jesus Loroño txirrindularia, 50eko hamarkadako euskal kirolari mitikoetako bat, omentzeko prestatu zen.