ARAUDIA

2020ko araudia/ baldintza orokorrak

Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia

  • Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia proba Durangon (Bizkaia) egingo da, eta ez du lehiatzeko helbururik izango.
  • Proba 2020ko ekainaren 7an egingo da, eta irteera goizeko 8:00etan izango da, Landako Gunetik (Durangoko erabilera anitzeko gunea).
  • Jotamas Eventos, SL antolatzaileak ibilbide bi proposatzen ditu: Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia eta Iraupen Erdiko BIBE Transbizkaia. Lehenengoa 179 kilometrokoa da eta 3500 metroko desnibel metatua dauka, eta bigarrena 122 kilometrokoa da eta 2445 metroko desnibel metatua dauka.
  • Trafikoa irekita eta kontrolatuta egongo da; beraz, parte-hartzaileek zirkulazioko arau-kodea bete beharko dute.
  • Probak azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren II. eranskinaren 15. artikuluak eta hurrengoek xedatutakoa bete beharko du. Dekretu horren bidez, zirkulazio-araudi orokorra onartzen da, betiere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartua, aplikatu eta garatzearren.
  1. Partaidetza
  • Parte hartzaileek 16 urte beteta eduki behar dute proba egiten den urtean. Adingabeek tutorearen baimena bidali beharko dute info@granfondobibetransbizkaia.com helbidera, behar zezala beteta eta sinatuta. Agiri hori inskripzioa egitean deskargatu ahal izango da.
  • Parte hartzaile guztiek, derrigorrez, kasko homologatua eta maillot ofiziala erabili beharko dute ibilbide osoan zehar.
  • Laguntza teknikoko zerbitzuek eta jan-edanetarako guneetako boluntarioek ez diete laguntzarik emango maillot ofiziala ez duten parte-hartzaileei.
  • Txirrindulari bakoitzak bere erantzukizunpean hartzen du parte, eta egoera fisiko ezin hobean dagoela eta ibilbide osoa egiteko gaitasun teknikoa duela adierazten du.
  • Txirrindulariek dortsala eskulekuaren aurrealdean eraman beharko dute beti, ondo ikusteko moduan.
  • Erantzukizun zibila: Antolakuntzak erantzukizun zibileko aseguru bat edukiko du, indarrean den legeriaren arabera.
  • Kirol istripuen asegurua: Federatuta ez dauden txirrindulari guztiak parte-hartzaile EZ FEDERATU gisa inskribatu behar dira. Kategoria horretako guztiek, proba egiteko, kirol istripuen aseguru bat izango dute doan.
  1. Izen-ematea
  • Izena emateak araudiaren artikulu guztiak onartzea dakar.
  • Izen-emateak www.granfondobibetransbizkaia.com web korporatiboaren bidez egin behar dira.
  • Izen-emateak pertsonalak eta besterenezinak dira.
  • Izen-ematearen prezioa inskripzio-aldiaren araberakoa da:
    Abenduaren 12tik apirilaren 6ra: 54 €
    FEDERATUTA EZ dauden txirrindulariek derrigorrezko eguneko istripu-asegurua egin beharko dute: + 8 €
    Apirilaren 7tik maiatzaren 31ra: 65 €
    FEDERATUTA EZ dauden txirrindulariek derrigorrezko eguneko istripu-asegurua egin beharko dute: + 8 €
  • Izena emateagatik, parte hartzaileek eskubidea izango dute lasterketan parte hartzeko, dortsal bat eta gama altuko maillot ofiziala (73 euroko baliokoa) jasotzeko eta antolakuntzak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak erabiltzeko.
  • Logistika eta ekoizpen arrazoiengatik, apirilaren 24tik aurrera egiten diren inskripzioetarako, antolakuntzak ez du guztiz ziurtatzen maillotaren neurria.
  • 5. edizioko inskripzioak 2019ko abenduaren 12ko 18:30ean hasi eta 2020ko maiatzaren 31ko 24:00etan amaituko dira.
  • Maiatzaren 3a baino lehenago egiten diren inskripzioek baino ez dute dortsal pertsonalizatua edukiko. Egun horretatik aurrera inskribatzen diren gainerako txirrindulariek dortsal orokorra, izenik gabea, jasoko dute.
  1. Dortsalak jasotzea
  • Antolakuntzak laster jakinaraziko du dortsalak jasotzeko ordutegia eta lekua.
  • Parte hartzaileek identifikazio-agiriren bat (NAN, pasaportea, gidabaimena) eta federazioaren lizentzia (baldin eta federatuta badago) erakutsi beharko dute dortsala jasotzeko.
  • Parte-hartzailearen ordez, beste pertsona batek jaso dezake dortsala, betiere NANaren eta federazioaren lizentziaren fotokopia erakusten badu, inskripzio-ziurtagiriarekin batera.
  • Txirrindulari batek bere dortsala saltzen badu, eroslearen eta saltzailearen aurkako ekintzak abiaraziko dira.
  1. Bertan behera uztea eta itzulketak
  • Eguraldia edo ezinbesteko arrazoiak direla-eta ezinezkoa bada proba egitea, antolakuntzak ez du erantzukizunik hartuko. Hala ere, Welcome Pack-a emango zaie bertaratu diren txirrindulariei, eta hurrengo ediziorako % 50eko deskontua eskainiko.
  • Inskribatutako pertsona batek proban parte hartzen ez badu, ezin izango dio dortsala beste pertsona bati eman proban parte har dezan. Antolakuntzak halako gertaera baten berri badu, parte hartzaile biak zigortuko ditu.
  • Baja proba egin baino 20 egun lehenagora arte jakinarazten bada, inskripzioaren % 50 itzuliko da. Ordainketa egin zuen kreditu/zordunketa txartel berean egingo da itzulketa.
  • Baja proba egin aurreko 20 egunetan jakinarazten bada, inskripzioaren zenbatekoa ez da itzuliko, ezta kasu hauetan ere: lesioak, istripuak, bidaiak, lan-txandaren aldaketak, etab.
  • Baja ematen duten parte hartzaileei ez zaie maillota emango.
  1. Ordutegi kontrolak eta pasaguneak ixtea
  • Ibilbidearen 88. kilometroan, Munitibar parean (Iraupen Luzekoa eta Iraupen Erdikoa bereizten diren lekua), kontrol puntu bat egongo da, eta hortik igarotzeko azken ordua 12:30 izango da. Beraz, ordu horretan puntu horretatik igaro ez direnak Iraupen Erdiko lasterketara desbideratuko dituzte. Berdin egingo da Mañarian, Urkiolako mendatearen hasieran, 172. kilometroan. Antolakuntzak 16:15 ezarriko du Urkiolako mendatera igotzen hasteko eta Santutegian helmugara iristeko azken ordu gisa. Beraz, 16:15 baino lehenago Mañariatik igaro ez diren parte-hartzaileek Durangora itzuli beharko dute. Dena dela, parte hartzaileren batek ibilbidea egiten jarraitu nahi izanez gero, bere kontura eta erantzukizunpean egin dezake, antolakuntzaren azpiegiturari uko eginda eta mendatera iritsi arteko 6 kilometroetan dauden zerbitzuak eskatzeko eskubiderik gabe.
  • Antolakuntzak denbora-muga ezarriko du, eta proba ordu jakin bat (laster jakinaraziko dugu) baino lehenago amaitu beharko da.
  • Parte hartzaileren bat ez bada garaiz iristen kontrol-puntu batera, eta, hala ere, proba amaitu nahi badu, bere erantzukizunpean egin beharko du, eta antolakuntza probaren inguruko erantzukizunetatik salbuetsita geratuko da.
  • Antolakuntzak gehieneko abiadura ezarriko du, batez besteko 33 km/h-koa, eta antolakuntzako ibilgailu batek markatuko du. Inola ere ezin izango da gehieneko abiadura gainditu.
  • Antolakuntzak gutxieneko abiadura ezarriko du, batez besteko 20 km/h-koa, eta, antolakuntzako egituraren barruan jarraitzeko, ezin izango da abiadura hori gainditu.
  1. Jan-edanetarako guneak
  • Iraupen luzeko proban, jan-edanetarako guneak egongo dira ibilbidean eta helmugan.
  • Jan-edanak hartzeko, txirrindulariek derrigorrean gelditu beharko dute gune horietan.
  • Txirrindulariek dortsala eta maillotarekin identifikatuta egon behar dute jan-edanak jasotzeko.
JAN-EDANAK TOKIA KM
1 Likidoa Eibar 42
2 Likidoa eta solidoa  Etxebarria 58
3 Likidoa eta solidoa  Munitibar 88
4 Likidoa eta solidoa Sollube 120
5 Likidoa Gerekiz 143
6 Likidoa eta solidoa Arriandi 164
7 Amaiera. Likidoa eta solidoa Urkiola 179

 

  1. Kronometrajea
  • Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia ez da lehiaketa bat; hala ere, kronometrajea egingo da, parte hartzaile bakoitzak jakin dezan zenbat denboratan egin duen proba osoa.
  • Denborak modu eraginkorrean jasotzeko, dortsalaren txipak ondo jarrita egon beharko du eskulekuaren aurrealdean. Txipa motxila edo poltsiko baten barruan, tolestuta… badago, detektagailuak ez du funtzionatuko.
  • Dortsala ondo jarrita badago, antolakuntzako argazkilariek erraz identifikatuko dituzte txirrindulariak ibilbidean zehar.
  • Dortsala txarto jarrita badago eta irakurgailuek ezin badituzte denborak jaso, antolakuntza ez da horren erantzulea izango.
  • Kronoeskalada Urkiola: Antolakuntzak bitarteko puntu hori jarriko du lehiatu nahi duten txirrindularientzat, azken tarte partzial hori egiteko denbora jakin dezaten. Oso mendate gogorra da, igoerako desnibel handiengatik.
  1. Iraupen luzekoaren zerbitzuak
  • Antolakuntzak gomendatzen du Durangoko turismo bulegoak iradokitzen dituen hoteletan ostatu hartzea.
  • Iraupen luzeko proba hasi baino lehen, zerbitzu-gune bat egongo da behar bezala seinaleztatuta.
  • Proba amaitu ondoren, azken janari-hornidura Urkiolako Santutegian egongo da, eta masaje eta dutxen eremua Durangoko Landako kiroldegian, irteeratik 300 metrora.
  • Errepidean laguntza mekanikoa emateko zerbitzu mugikor bat egongo da, eta horretaz gain, errepideko leku finko batzuetan ere bai.
  1. Babesa eta laguntza
  • Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren babes ofizialeko ibilgailuak eta langileak egongo dira.
  • Antolakuntzaren ibilgailuak egongo dira, behar bezala identifikatuta: DYA, erratz-autoa, laguntzakoak, etab.
  • Antolakuntzak kartelak, seinaleak, geziak eta identifikatutako boluntarioak jarriko ditu egokitzat jotzen dituen eta ahal duen lekuetan. Boluntarioak informazioa emateko laguntzaileak dira, eta halakoak egotea ez da derrigorrezko baldintza bat.
  • Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia probako parte-hartzaile guztiek, federazioaren lizentzia edo eguneko aseguru-poliza edukitzeagatik, laguntza medikuaren estaldura dute. Federatuta ez daudenentzat, laguntza medikuaren polizak istripu-aseguruaren estaldura ziurtatzen du.
  • Laguntzeko dauden antolakuntzako langileek erabakiak har ditzakete bide-segurtasunari buruz, eta, baita ere, araudi hau, Bide Segurtasunari buruzko Legea eta Zirkulazio Araudi Orokorraren II eranskina ez betetzeari buruz
  • Tropela ibilgailuek zainduta egongo da ibilbidean zehar.
  • Antolakuntzak erratz-autobus bat jarriko du txirrindulariei laguntzeko; autobusak atoia izango du bizikletaren matxuraren bat edo arazo fisikoak eduki dituztenak garraiatzeko.
  • Telefono mugikorra eramatea gomendatzen da.
  1. Parte-hartzaileen betebeharrak
  • Parte hartzaileek araudi honetako puntu guztiak onartzen dituzte.
  • Derrigorrezkoa da trafiko arauak, Bide Segurtasunari buruzko Legea eta Zirkulazio Araudi Orokorra betetzea.
  • Txirrindulariek begirunez tratatu behar dituzte antolakuntzako langileak eta gainerako parte-hartzaileak.
  • Derrigorrezkoa da kasko homolagatua erabiltzea.
  • Txirrindulariek, proba osoan zehar, behar bezala identifikatuta egon behar dute maillot ofizialarekin eta dortsalarekin.
  • Parte-hartzaileek ingurumenari kalte ez egiten saiatu beharko dute; horretarako, ontziak, hondakinak eta bilgarriak edukiontzietan utzi beharko dituzte, errepidera eta ondoko lekuetara ezer bota gabe.
  • Kontrol guztietatik igaro behar da, irteera eta helmuga barne.
  • Proba utzi nahi izanez gero, txirrindulariak antolakuntzari jakinarazi beharko dio, dortsalean dagoen zenbakia emanda.
  • Debekatuta dago antolakuntzatik kanpoko ibilgailuek atoian eramatea edo laguntza ematea.
  • Desgaitasuna duen txirrindulariren batek iraupen luzeko edo iraupen erdiko proban parte hartu nahi badu, handbike edo antzeko batekin, uneoro joan beharko du txaleko islatzailea jantzita duen txirrindulari batekin lagunduta.
  • Parte hartzaileek ez dute lasterketaren autoa aurreratu behar. Auto hori antolakuntzak ezarritako gehieneko batez besteko abiaduran (33 km/h) joango da.
  • Erratz-autoak txirrindulariren bat aurreratzen badu, txirrindulari horrek proba utzi beharko du; hala ere, proba egiten jarraitu nahi badu, bere erantzukizunpean egingo du, antolakuntzak eskaintzen dituen zerbitzuei uko eginda.
  • Beren osotasun fisikoa edo beste parte hartzaileena arriskuan jar dezakeen gaixotasunen bat duten pertsonei ez zaie utziko proban parte hartzen.
  1. Antolatzaileen eskubideak
  • Antolakuntzak ez dauka parte-hartzaileek jasan edo eragin dezaketen istripuen erantzukizunik, ezta Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia proban har litzaketen zorren erantzukizunik ere.
  • Antolakuntzak jan-edanetarako guneen kokalekua, ibilbidea eta abar alda ditzake, aldaketa horiek justifikatzen dituzten arrazoiak daudenean. Parte-hartzaileei beti emango zaie aldaketen berri, hainbat euskarriren bidez: posta elektronikoa, sare sozialak, web korporatiboa, megafonia edo seinaleak.
  • Antolakuntzak proba egiteko data alda dezake, kanpoko arrazoiek hala egitera behartzen badute, eta, kasu horretan, berehala ohartaraziko zaie inskribatutako guztiei, egoeraren berri emateko eta konponbideak aurkitzeko.
  • Iraupen luzeko proban gorabeheraren bat gertatzen bada, antolakuntzak bertan behera utz dezake ekitaldia.
  • Eguraldia edo ezinbesteko arrazoiak direla-eta ezinezkoa bada ezarritako egunean iraupen luzeko proba egitea, antolakuntzak ez du inskripzioaren dirua itzuliko. Hala ere, Welcome Pack-a emango zaie bertaratu diren txirrindulariei, eta hurrengo ediziorako % 50eko deskontua eskainiko.
  • Antolakuntzak eskubidea dauka araudi hau aldatzeko (artikuluak kendu, gehitu edo aldatzeko), legeak hala ezartzen badu.
  • Antolakuntzak eskubidea dauka Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaian parte hartzea ukatzeko.
  • Antolakuntzak inskribatutakoen zerrenda emango die trafikoko agintariei, martxa kontrolatzeko, eta Ertzaintzak eta DGTk ahalmena izango dute trafikoko agintarien zirkulazio-kodearen arauak betetzen ez dituzten parte-hartzaileen zerrenda beltz bat egiteko.
  1. Parte-hartzaileen datuak eta irudia
  • Parte-hartzaileek baimena ematen diote iraupen luzeko probaren antolakuntzari beren partaidetza, osoa edo zati bat, grabatzeko, eta beren irudia erabiltzeko Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia sustatzeko edo ezagutarazteko jardueretan, edozein bide erabilita (irratia, prentsa, bideoa, argazkiak, DVD, internet, kartelak, komunikabideak…). Halaber, parte-hartzaileek publizitateko ustiapenari eta komertzialari buruzko beren eskubideak lagatzen dituzte, eta ez daukate konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubiderik.
  • Parte-hartzaileek onarpena ematen dute beren datuak lagatzeko, eta soil-soilik erabiliko dira antolakuntzaren barne-kudeaketa eta -administrazioa behar bezala egiteko beharrezkoak diren jardueretarako. Era berean, parte-hartzaileek onarpena ematen dute antolakuntzak Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaian eragina duten albiste, kudeaketa edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko. Parte-hartzaileek onarpena ematen dute beren datuak paragrafo honetan adierazitako moduan erabili edo lagatzeko, eta onarpen horretan atzera egiteko eskubidea daukate, atzeraeraginik gabe, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. eta 11. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorrita.
  • Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaiaren parte-hartzaileek, inskribatze hutsagatik, baimena ematen dute Jotamas Eventos SLk, bere kabuz edo hirugarren batzuen bitartez, haien datu pertsonalen erabilera automatikoa egiteko, eta bakar-bakarrik kirol, sustapen edo merkataritzako helburuetarako. Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorrita, parte-hartzaileek eskubidea daukate fitxategi horiek eskuratzeko, haien eduki osoa edo zati bat zuzendu edo ezeztatzeko, eta, horretarako, idatziz eskatu beharko diote ZUZENDARITZA ARDURADUNARI.