ANTOLAKETA

Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia BIBE mugimenduaren beste ekintza bat da. BIBE kontzeptua 2014an sortu zen, eta Bilbao International Bike Exhibition 1. azokarekin eman zion hasiera bere jardunari. Ekitaldi arrakastatsua izan zen, hiru egunetan 18.000 bisitari izan baitzituen. Hain zuzen, 2015ean Evento-Plusen lehen saria jaso genuen azokaren arrakastagatik.

BIBE azokarekin batera, BIBEBIKE MTB ibilaldiaren 1. edizioa ere egin zen. Lehiarik gabeko ibilaldi herrikoi horrek 600 biker baino gehiago bildu zituen Barakaldoko eta inguruetako mendietan.  Aurtengo azaroaren 6an egingo da 2. edizioa, 2014ko sorreran izan zuen ibilbide epiko berberarekin.

Bilboko “Cycle-Hack” izan zen BIBEren beste ekimen bat. Foro horretan, txirrindularitzari lotutako era guztietako profildun pertsonek ideiak, iritziak eta hiri-txirrindularitzari lotutako irtenbideak partekatu zituzten.

Gaur egun, Iraupen Luzeko probarako prestatzen ari da BIBE. Iraupen luzeetako proben zaleentzat BIBEk prestatu duen proiektu berria da.

BIBE proiektuaren informazio gehiago  www.bibebike.com.