Izen-Emateak

Datorren apirilaren 21ean, ostegunean, Bizkaia zeharkatuko duen Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaiaren lehen edizioan izena emateko plataforma irekiko dugu. Hartu parte eta eskuratu edizio mugatuko elastiko esklusiboa.

Ibilbidea

179 km-ko ibilbidea, 8 mendate eta 3.900 metroko desnibel metatua dituela, “Iraupen Luzeko BIBE Transbizkaia” zikloturisten egutegiko erronkarik gogorrenetakoa izango da, zalantzarik gabe. Prest zaude?

Elastikoa

Izena emandakoan, txirrindulari bakoitzak edizio mugatuko Quadri elastikoa jasoko du, Belgikako Bioracer marka ospetsukoa . Elastikoa derrigorrez erabili behar da probaren egunean.

Kronometratzeko txipa

Partaideen dortsalek kronometratzeko txipa izango dute txertatuta, txirrindulari bakoitzaren denbora neurtzeko. Urkiolako igoeran partzial kronometratua egingo da, txirrindulariak bere kronoigoera propioa egiteko aukera izan dezan.

BIBE 2016 Azoka

Aurten BIBE Azokaren 2. edizioa egingo dugu, ekainaren 24an, 25ean eta 26an, Durangon (Bizkaia). Herri hori Euskadiko erdigune geografikoa da, eta txirrindulari profesional handien jaioterria ere bai.

Ostatua

Durangoko Turismo Bulegoak asteburuan ostatua hartzeko lekuen aukera zabala eskaintzen dio bisitariari.

Antolatzailea

Babeslea

Laguntzailea

Beste laguntzaile batzuk